miércoles, 4 de mayo de 2016

GURE AURKEZPENA

  Gure irakasleak irakurketa bat esleitu zigun gure taldeari eta honako hau izan zen: ''El currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes'') 
Lehenengo irakurketa amaitu ondoren konturatu ginen ez genuela asko ulertu, testuaren zailtasun maila nahiko altua baitzen, bere eduki filosofikoarengatik. Hortaz, behin eta berriro irakurri ondoren, haren analisiari eta kontzeptu nagusiak azpimarratzeari ekin genion. Prozesu horren emaitza orain aurkezten dizuedan lana izan zen.  
1


2

3

4

Ireneri  azalpeneko lehen zatia egokitu zitzaion, eta honetan Curriculuma komunitate batetik sortzen dena dela ikasi eta azaldu zion klaseari, komunitate propiorako eraikia. Beraz, integratzailea izatea bilatzen dute, denon ezaugarriak kontuan hartuz eta inor alde batera utzi gabe. Honela, munduarekin harremana izatea bilatuz eta denon arteko elkarrizketa anitzen bidez, asko ikasi daitekeela diote idazleek. Argi geratzen da, beraz, konpetentzia edo betidanik ezagutu ditugun edukiak azaldu baino, Curriculumak ikasteko gogoa piztu eta jakinmina edota sormena bultzatu behar dituela (Haur Hezkuntzan guzti hauek dituzten garrantzia funtsezkoa da)

Elkarrizketatik ikaste asko bereganatu ditzakeegula esaten du testuak, forma ezberdinak baitaude, guztiek pentsaera eta hitz egiteko edo galdetzeko modu desberdinak aberasgarriak direlako eta azkenik galderek gure ikasteko gogoa piztu dezakelako.


5


Jarraian, Haur Hezkuntzan ikasteko eta izateko esperientzia ahalbidetzen duten lau ardatz azalduko dizkizuegu. Eiderrek lehenengoa azalduko du, gero nik bigarrena, Axierrek hirugarrena eta azkenik, Leirek laugarrena eta atera ditugun ondorioak azalduko dizkizue.

6


* IZATEAREN ZENTZUEN BILKETA (Eider hau azaltzeaz arduratu zen)

Idazleen ustez identitateak izatearekin du zerikusia. Eta, ez dago determinatua; baizik eta, esploratu eta kuestionatu behar dugun alderdi bat dela diote. Horretarako, beste pertsonez baliatzen gara eta gure burua hobeto ezagutzen dugu, hau da, beste pertsonekin harremanduz gure burua hobeto ezagutzen joaten gara.


Izatearen zentzuen bilakaerak lagundu egiten digu pazarazten eta elkarbanatzen pertsonek dugun anizkoitasuna, pertsona guztiak desberdinak baikara eta idazleen ustez desberdintasun horiek garrantzitsuak dira eta ospatu behar ditugu.

Idazleek azpimarratzen dute identitatea ez dela aurkitu behar dugun zerbait edo gure bizitzan zehar markatzen diguna, baizik eta asmatu edo berregin dezakegun zerbait. Honen bidez, gu norbaitez maitemintzen gara, eta konturatu egiten gara pertsona horrek zer ekarpen egiten du gugan eta zerk balio digun guk bizitzan zehar aurrera jarraitzeko.

7
* ELKARRIZKETA KULTURALAREN ERAIKUNTZARA ERAMATEN GAITUEN HIZKERAN OINARRITUTAKO BIZITZA

Niri tokatu zitzaidan zatia 7. irudia izan da eta bertan azaldutakoa hau da:
elkarrizketa curriculumaren ardatza da eta honek norberak bere buruarekin, gelakideekin, eskolarekin, ingurune sozial eta kulturalarekin, eta orokorrean, mundu osoarekin komunikatzeko aukera ezinhobea eta funtsezkoa da. 
Elkarrizketak (curriculumaren ardatza) ezagutzak sortzen laguntzen du. Beraz, ikasgela leku ahalbidetzailea da, komunitate bat bihurtzen da eta bertan hausnarketari, elkarrizketari eta trukaketari ekiten zaio. Halaber, gune atsegin horretan ikasleek elkarrekintzaren bidez identitate pertsonalak sortu edo birsortzeko aukera daukate, baita ezagutzak bereganatzeko ere. 


                                                                                8



*CURRICULUMA BIZIPEN ETA JAKINTZEN INTEGRAZIO GISA   



Axierri egokitu zitzaion atala ondorengo hau da, bertan, curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat azaltzen da, zeina zurruna eta aldez aurretik markatutakoa izan beharrean, unean uneko behar eta egoeretara moldatzen dena proposatzen den. Curriculuma eraikitzeko bide honetan ez dira arazoak saihestuko, baizik eta hauek ongietorriak izango dira eta hauek kontuan hartuz curriculum jasoago bat sortuko da, horregatik ziurgabetasunarekin jokatu behar dugu eta ez soilik zerbait finkoa dugunean helburu bezala hartara jo. Horregatik, dugu esaldi hau: "pentsatzea eta ezagutzea ez da egia absolutura iristea, ziurgabetasunarekin aritzea baizik".                                                                        

9


10


* ALFABETISMO ANITZAK 
* ONDORIOAK 

Leireri azkeneko bi atalak azaldu zituen eta horretarako testuan behin eta berriro harremanei eta elkarrizketei ematen zaien garrantzia azpimarratu zuen esperientziak jakintzekin eta pentsamenduak afektuekin lotzea ezinbestekoa dela azalduz.


Gure taldeak testu hau irakurrita atera dituen ondorioak azaldu zituen; hasteko, testua ulertzeko zailtasun batzuk izan ditugula azpimarratu dugu baina testua ondo hausnartuz gero, Curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat eman digula ondorioztatu dugu. Orain arte, Curriculum hitza entzutean dokumentu ofizial bat etortzen zitzaigun burura, helburuz eta edukiz betea, orain, berriz, askoz aratago doan zerbait dela uste dugu. Denon artean eta denontzat sortua den zerbait dela argi dugu, gainera, edozein unetan, edozein gauzekin ikaskuntza bat eman daitekeela ere ikasi dugu. Izan ere ezinbestekoa da argi izatea ikaskuntza dokumentu bat baino askoz gehiago dela. 


                                                                          ***

Gustatuko litzaidake amaitzea testuarekin guztiz ados nagoela esaten. Elkarrizketa gure barnean daukaguna expresatzeko aukera ezinhobea baita, nire aburuz. 

domingo, 3 de abril de 2016

Txokoetan oinarritutako metodologia



Klase honetan aurreko metodologiarekin jarraitu genuen, baina gaia ezberdina zen. Txokoen erabilpenari buruz berba egin genuen, alegia. Lehenik eta behin, fitxa bat jaso genuen eta bertan gai hori buruzko galderak zeuden idatziak eta guk uste genituen erantzunak jaso ondoren, bertan idatziak geratu ziren. 

Aurkezpena ikusi baino lehen zerbait genekien metodologi honen inguruan, esate baterako, ikasleek talde txikietan daude sailkatuak eta mahai ezberdinetan ( zenbait kasutan geletan bereizten dira ) daude kokatuak. Talde bakoitzak izen bat dauka eta eginbehar edo ariketa bat. Halaber, denbora epe bat pasa ondoren, taldeak lekuz aldatzen dira ariketa guztiak egin ahal izateko kurtso osoan zehar. 
Hala ere, galdera batzuk geneuzkan: gure jakinmina sortzen zer jakin nahi genuelako nola ebaluatzen diren lanak edo taldeak, baita nola antolatzen diren ere.

Ondoren, Begoñak aurkezpen baten bidez, eskola erreal baten metodologiari buruz hitz egin zuen eta erabilitako bideo eta irudietatik jakintza batzuk barneratu ditugu. Adibide batzuk ipintzearren, ikusi ditugu txokoak ez daudela finkatuak, ez denborari dagokionez (haur batez lekuz alda daiteke edo denbora gehiago egon, baina bakarrik ariketa berdina egiten badu ez zaio utziko) eta ez espazioari dagokionez zeren lehen aipatu dudanez, txokoak ikasgela ezberdinak daude zenbaitetan. Hala ere, kasu hori ematen bada, beste arduradunak egon behar dira haurrak zaintzen. 

Beraz, konklusio modura, nire taldekoek esan genezake metodologia anitzak daudela, baina hau aproposa iruditzen zaigula, proiektuen metodologiarekin batera ere. Ondo antolatzen bada, txokoek ematen dituzten aukerak oso aberasgarriak eta baliagarriak dira nire ustez. Ariketa oso ezberdinetan parte hartzen dutelako eta jabetuko dira hautabide asko existitzen direla. 




miércoles, 30 de marzo de 2016

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Klase honetan metodologia berri batekin hasi ginen. Lehenik eta behin, hiruko taldeetan sailkatu ginen eta fitxa bat banatu ziguten. Bertan, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari buruz geneukan aurreiritizia jakin nahi zuten irakasleek, hala ere, Axierrek, Eiderrek eta nik ez geneukan oso argi, ez horixe. Bakarrik metodologia berri bat zela esaten genuen hirurok. 
Ondoren, beste galdera zen zer faltatzen zaigu jakiteko metodo hori buruz, eta guk idatzi genuen erantzuna "zehaztapenak" izan ziren. 

Ezjakintasun honi amaiera bat emateko Begoñak aurkezpen baten bidez eskola bateko bi kasu praktiko azaldu zizkigun. Lehenengo adibidean, bost urteko ikasleek egutegi bat landu zuten. Horretarako, hilabeteen izenak idatzi zituzten hainbat hizkuntzetan, zenbakiak, jaiegunak, urtebetetzeak eta abar. Horrela, haur bakoitzak bere egutegi pertsonala sortzen zuen, bere marrazki propioekin, ezagutzak barneratzen zituzten heinean. 

Bigarren proiektuari dagokionez, haurren proiektua beraien interesen arabera izan zen, kasu honetan futbolari buruz. Gai hori aprobetxatuz, ikasleek futbolaren hiztegi aberatsa eskuratu zuten. 

Aurkezpena amaitu orduko, nire taldean hausnarketari ekin genion eta gure aburuz proiektuetan oinarritutako metodologia oso baliagarria da, haurrek jarrera aktiboagoa daukatela ikusten baitugu eta jokabide hori hobesten dugu. Aitzitik, fitxak maiz erabiltzen dira eta gure ustez ikaskuntza metodo horrek ez ditu proiektuen onurak ekartzen. 
Hortaz, esandako metodoarekin guztiz ados gaude eta etorkizunean irakasle bezala, proiektuak martxan jarriko nituzke. 

martes, 8 de marzo de 2016

Zer da curriculuma?

Gure irakasleak curriculuma definitzeko eskatu zigun, baina ariketa zaila denez hainbat pauso jarraitu genituen betebehar hori hobeto egiteko. Lehenik eta behin taula bat taldeka bete genuen:



Ondoren, gure irakasleak, Aingeruk, bi irakurgai esan zigun irakurtzeko. Lehenik eta behin, "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" Testu hori oso interesgarria iruditu zait, gauza esanguratsuak aipatzen baititu. Bertan, curriculum ezkutuaren azalpen batzuk agertzen dira. Horrek esan nahi du curriculumean agertzen ez diren kontzeptuak agerian daudela ikasleen begientzat, esate baterako, gelen antolamendua, apainketa, uniformeak... 
Horrela, irakurgaiaren egileek konklusio batera ailegatzen dira: ikasleek inkontzienteki balore batzuk onartzen dituzte. Aitzitik, kontzeptu horiek curriculumean esplizituki agertuko balira ez zen gauza bera gertatuko. 

Hasieran azaldu dudan bezala, Curriulumaren definizioa lortzea zeregin konplexua da eta konklusio berdinara ailegatzen da bigarren irakurgaiaren egilea. Testu horren izena "Curriculuma" da eta bertan: ebaluazioa, helburuak, edukiak, metodologia eta baliabide didaktikoak  barneratzen dira. 

Konklusio bat ematearren, Curriculumaren definizio pertsonalarekin amaituko dut sarrera hau: Curriculuma irakasleek eskolako geletan martxan jartzen duten dokumentu ofizial eta garrantzitsua, bertan agertzen baitira lehen aipatutako helburuak, edukiak eta ebaluazioa. 


jueves, 18 de febrero de 2016

Eskola bizipenak eta heziberri

Didaktika Orokorraren klasean gure irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun indarrean dagoen curriculum dekretua irakurtzeko esan zigun eta ondoren gure eskolako bizipenekin konparaketa bat egin behar genuen.


Lehenik eta behin, testuak euskal eskolaren xede bat elebitasuna bermatzea dela azaltzen du, hizkuntza ofizialak irakatsiz, baina euskarari lehentasuna emanez. Nire kasuan behintzat horrela zen, klase gehienak euskaraz ematen genituen. Hala ere, ez nuen arazorik izan gaztelaniarekin etxean ongi ikasten nuelako, nire ama-hizkuntza baita. Horrez gain, eskolak pertsona eleaniztunak ere hezi behar ditu (atzerriko hizkuntza bat gutxienez irakatsiz) eta nire esperientziari dagokionez horrela izan zen, oso txikia nintzenetik   ingeleseko klaseak jasotzen nituelako. 

Dekretuaren II. kapituluan curriculumaren antolamenduaren arabera hitz egiten da. Puntu horren arabera,bizipen edo esperientzia eremuetan egituratzen dira hezkuntza proposamenak  eta nire aburuz urrats hori ondo betetzen genuen nire eskolan, txangoen bitartez esate baterako. Halaber, esperientzia eremu horien bidez, hainbat konpetentzia bereganatuko dute, eta nik konpartitutako argazkiekin lotura eginez "arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra" azpimarratu nituzke. 

Blogean eskola bizipenen buruz idatzi nuenean gurasoen jarrera eskolarekiko aktiboa izan behar zela esan zuen, eskola-familia harremana hobetzeko. Hori bera agertzen da dekretuan ere, familien inplikazioa eskatuz, hezkuntza-garapen egokia bermatzeko funtsezkoa baita. Nire familiak jarrera hori izan zuen (beraien erantzukizuna baitzen) eta nik gogoratzen dudanez, nire girokoen familiek ere bai, modu horretan lankidetza atmosfera oso onuragarria sortzen zen. 

Aurkitu dudan beste puntu bat oso interesgarria iruditu zait: gertuko kultura ezagutzea Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barne dago. Oso ondo iruditzen zait eta interes handikoa. Ni Haur Hezkuntza egiten ari nintzenean xede hori primeran bete zen, Euskal Herriko kulturari buruz asko entzuten baikenuen eta ohiturak betetzen genituen. Adibide batzuk ipintzearren: Tartalo bezala mozorrotu, Lamiak, Zugarramurdiko kobazuloetara joaten ginen, kaxeritak bezala jantzi, damborrada, kirol herrikoiak... 

Amaitzen joateko, bigarren xedapen gehigarrian erlijioari buruz hitz egiten da. Bertan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan erlijio-irakaskuntzak jasoko direla esaten da. Ez dakit  adin horretan erlijio klaserik jasotzen genuen ala ez, oso txikia nintzelako, baina Lehen Hezkuntzan eta DBH-n bai, derrigorrezkoa zen. 

Konklusio moduan, esan dezaket hemen azaldutako puntuak lotura zuzena dutela nire eskola bizipenekin, erlijioaren gaia kenduta (soilik Haur Hezkuntzako etapan) 
Hortaz, ondo iruditzen zaizkit aipatutakoa, urrats onuragarriak baitira nire ustez. 

lunes, 15 de febrero de 2016

Hausnarketa

2016ko Otsailaren 12an, Didaktika Orokorraren klasea hausnarketarako izan zen, gai oso interesgarriei buruz hitz egin genuen berriro ere. 
Nire taldean Eider eta Irene zeuden eta tokatu zitzaigun gaia honakoa zen:

" La educación es el pasaporte hacia el futuro, el mañana pertenece a aquellos que se preparan para él en el día de hoy" ( Malcom X, 1925-1965) 

 Esaldi esanguratsu honekin guztiz ados gaude. Gure aburuz, gaur bere hezkuntza hobetzeko ahaleginak egiten duenak etorkizunean bere kabuz pentsatzeko aukera izango du zeren nahiz eta denok etorkizun bat izango dugun arren,iraganean hobeto preparatu direnak erabakitzeko aukerak izango dute geroxeago. Hortaz, autonomia garatuko dute eta hori oso baliagarria da. Halaber, kontzeptu hori klasean asko aipatu zen, denok usten baitugu tresna hori funtsezkoa dela. 
Badaude kasuak non jendeak ez dauka prestakuntzarik, baina hala ere etorkizunean zorte ona izan dute eta postu gorenetan egon dezakete. Hala eta guztiz ere, nik pertsonalki uste dut haiek ez dutela bere adimena garatu. 

Klaseko dinamika honetan denok iritziak konpartitu genituen pentsamendu kritikoaren bitartez. Horrez gain, denen artean loturak egiten genituen, beste taldekoek azaldutako ideiak oso interesgarriak baitziren. 

Gure esaldiaren hausnarketarekin amaitzearren oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea hezkuntza oso funtsezkoa dela pertsonek barruan dutena potentziatzea jomuga baita, nahiz eta kasu gehienetan ez da hori betetzen zeren jakinmina piztu beharrean, informazioa embudo batekin jasotzen dugu. Horren ondorioz, irakasle bezala sistema hori aldatzeko gogoa daukagu, eta klasean irakasleak aipatu zuen bezala "esperantza" edukitzea ere garrantzitsua da.

Eiderrek eta Irenek Blogean idatzi dutena azpimarratzea gustatuko litzaidake: esaldi askotan "maestro" hitza agertzen da, nesken papera alde batera utziz. Beraz, horren ondorioz "docente" hitza hobesten dugu. 

jueves, 11 de febrero de 2016

Hausnarketa



2016ko otsailaren 5a


Didatika Orokorrako klase honekin hastearren, lehenik eta behin curriculum motak ezberdinak errepasatu genituen, esate baterako, 

  • Curriculum nuloa             
  • Curriculum formala
  • Curriculum erreala
  • Curriculum ezkutua
Ondoren, irakaslearekin batera argazki batzuk ikusi genituen pantaila handian, baina geroxeago irakasleak lan bat egitea eskatu zigun eta horretarako taldean jarri ginen. Nire taldean zazpigarren irudia aztertu genuen:



Oso esanguratsua iruditu zitzaigun marrazki hau. Bertan argi dago egoera: gizonaren rola langilearena da, dirua ekartzen duena eta beraz, emakumearen kapritxo guztiak erosteko gai da. Hala ere, frustragarriena emakumearekin jokabidea izan liteke, bera ados baitago gizonaren jokamoldearekin, hau da, bere menpe egotearekin.

Nire taldekoek hitz egitean denek irudi honen kontrako iritziak genituen eta antzeko egoera baten aurrean egongo bagina ez genituzke hitz horiek onartuko, ez horixe.

Nire aburuz, gaur egun, gai honi dagokionez abantailak egon dira, baina oraindik ere rolak oso bereizituak eta barneratuak ditugu. Gizonek loreak, bonboiak, bitixiak... erosteko ahalmena dute zeren beraiek irudikatzen dute lana egiteko gai den pertsona indartsua.
 Emakumeek, aldiz, era pasiboan itxoiten                                                                            dute opariak jasoteko momentua ailegatu arte. 

Gai hau ikasgeleetan ere ematen da, ez da hain nabarmena baina lehenengo pausoak dira nire ustez. Joku sinbolikoetan batez ere, gurasoak bezala aritzen direnean, rolak imitatzen hasten dira eta ama da garbiketaren arduraduna eta aita ,aldiz, langilearena. Beraz, jada irakasle gisa aritzen direnek eta etorkizunean erreleboa hartu nahi dugunok, jokabide hori aldatzeko ahalegin guztiak egin behar ditugu.

Azkenik, amaitu nahiko nuke gauza bat esaten: ostiral horretako klasea oso baliagarria iruditu zitzaidan, baita interesgarria ere hasieran  ikusi genituen argazkiak ( horien artean publizistek egiten dituzten astakeriak) eta amaierakoak, denen iritziak entzun genituen eta.