miércoles, 30 de marzo de 2016

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Klase honetan metodologia berri batekin hasi ginen. Lehenik eta behin, hiruko taldeetan sailkatu ginen eta fitxa bat banatu ziguten. Bertan, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari buruz geneukan aurreiritizia jakin nahi zuten irakasleek, hala ere, Axierrek, Eiderrek eta nik ez geneukan oso argi, ez horixe. Bakarrik metodologia berri bat zela esaten genuen hirurok. 
Ondoren, beste galdera zen zer faltatzen zaigu jakiteko metodo hori buruz, eta guk idatzi genuen erantzuna "zehaztapenak" izan ziren. 

Ezjakintasun honi amaiera bat emateko Begoñak aurkezpen baten bidez eskola bateko bi kasu praktiko azaldu zizkigun. Lehenengo adibidean, bost urteko ikasleek egutegi bat landu zuten. Horretarako, hilabeteen izenak idatzi zituzten hainbat hizkuntzetan, zenbakiak, jaiegunak, urtebetetzeak eta abar. Horrela, haur bakoitzak bere egutegi pertsonala sortzen zuen, bere marrazki propioekin, ezagutzak barneratzen zituzten heinean. 

Bigarren proiektuari dagokionez, haurren proiektua beraien interesen arabera izan zen, kasu honetan futbolari buruz. Gai hori aprobetxatuz, ikasleek futbolaren hiztegi aberatsa eskuratu zuten. 

Aurkezpena amaitu orduko, nire taldean hausnarketari ekin genion eta gure aburuz proiektuetan oinarritutako metodologia oso baliagarria da, haurrek jarrera aktiboagoa daukatela ikusten baitugu eta jokabide hori hobesten dugu. Aitzitik, fitxak maiz erabiltzen dira eta gure ustez ikaskuntza metodo horrek ez ditu proiektuen onurak ekartzen. 
Hortaz, esandako metodoarekin guztiz ados gaude eta etorkizunean irakasle bezala, proiektuak martxan jarriko nituzke. 

martes, 8 de marzo de 2016

Zer da curriculuma?

Gure irakasleak curriculuma definitzeko eskatu zigun, baina ariketa zaila denez hainbat pauso jarraitu genituen betebehar hori hobeto egiteko. Lehenik eta behin taula bat taldeka bete genuen:



Ondoren, gure irakasleak, Aingeruk, bi irakurgai esan zigun irakurtzeko. Lehenik eta behin, "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" Testu hori oso interesgarria iruditu zait, gauza esanguratsuak aipatzen baititu. Bertan, curriculum ezkutuaren azalpen batzuk agertzen dira. Horrek esan nahi du curriculumean agertzen ez diren kontzeptuak agerian daudela ikasleen begientzat, esate baterako, gelen antolamendua, apainketa, uniformeak... 
Horrela, irakurgaiaren egileek konklusio batera ailegatzen dira: ikasleek inkontzienteki balore batzuk onartzen dituzte. Aitzitik, kontzeptu horiek curriculumean esplizituki agertuko balira ez zen gauza bera gertatuko. 

Hasieran azaldu dudan bezala, Curriulumaren definizioa lortzea zeregin konplexua da eta konklusio berdinara ailegatzen da bigarren irakurgaiaren egilea. Testu horren izena "Curriculuma" da eta bertan: ebaluazioa, helburuak, edukiak, metodologia eta baliabide didaktikoak  barneratzen dira. 

Konklusio bat ematearren, Curriculumaren definizio pertsonalarekin amaituko dut sarrera hau: Curriculuma irakasleek eskolako geletan martxan jartzen duten dokumentu ofizial eta garrantzitsua, bertan agertzen baitira lehen aipatutako helburuak, edukiak eta ebaluazioa.