Gure irakasleak curriculuma definitzeko eskatu zigun, baina ariketa zaila denez hainbat pauso jarraitu genituen betebehar hori hobeto egiteko. Lehenik eta behin taula bat taldeka bete genuen:
Ondoren, gure irakasleak, Aingeruk, bi irakurgai esan zigun irakurtzeko. Lehenik eta behin, "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" Testu hori oso interesgarria iruditu zait, gauza esanguratsuak aipatzen baititu. Bertan, curriculum ezkutuaren azalpen batzuk agertzen dira. Horrek esan nahi du curriculumean agertzen ez diren kontzeptuak agerian daudela ikasleen begientzat, esate baterako, gelen antolamendua, apainketa, uniformeak...
Horrela, irakurgaiaren egileek konklusio batera ailegatzen dira: ikasleek inkontzienteki balore batzuk onartzen dituzte. Aitzitik, kontzeptu horiek curriculumean esplizituki agertuko balira ez zen gauza bera gertatuko.
Hasieran azaldu dudan bezala, Curriulumaren definizioa lortzea zeregin konplexua da eta konklusio berdinara ailegatzen da bigarren irakurgaiaren egilea. Testu horren izena "Curriculuma" da eta bertan: ebaluazioa, helburuak, edukiak, metodologia eta baliabide didaktikoak barneratzen dira.
Konklusio bat ematearren, Curriculumaren definizio pertsonalarekin amaituko dut sarrera hau: Curriculuma irakasleek eskolako geletan martxan jartzen duten dokumentu ofizial eta garrantzitsua, bertan agertzen baitira lehen aipatutako helburuak, edukiak eta ebaluazioa.

No hay comentarios:
Publicar un comentario