Didaktika Orokorraren klasean gure irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun indarrean dagoen curriculum dekretua irakurtzeko esan zigun eta ondoren gure eskolako bizipenekin konparaketa bat egin behar genuen.
Lehenik eta behin, testuak euskal eskolaren xede bat elebitasuna bermatzea dela azaltzen du, hizkuntza ofizialak irakatsiz, baina euskarari lehentasuna emanez. Nire kasuan behintzat horrela zen, klase gehienak euskaraz ematen genituen. Hala ere, ez nuen arazorik izan gaztelaniarekin etxean ongi ikasten nuelako, nire ama-hizkuntza baita. Horrez gain, eskolak pertsona eleaniztunak ere hezi behar ditu (atzerriko hizkuntza bat gutxienez irakatsiz) eta nire esperientziari dagokionez horrela izan zen, oso txikia nintzenetik ingeleseko klaseak jasotzen nituelako.
Dekretuaren II. kapituluan curriculumaren antolamenduaren arabera hitz egiten da. Puntu horren arabera,bizipen edo esperientzia eremuetan egituratzen dira hezkuntza proposamenak eta nire aburuz urrats hori ondo betetzen genuen nire eskolan, txangoen bitartez esate baterako. Halaber, esperientzia eremu horien bidez, hainbat konpetentzia bereganatuko dute, eta nik konpartitutako argazkiekin lotura eginez "arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra" azpimarratu nituzke.
Blogean eskola bizipenen buruz idatzi nuenean gurasoen jarrera eskolarekiko aktiboa izan behar zela esan zuen, eskola-familia harremana hobetzeko. Hori bera agertzen da dekretuan ere, familien inplikazioa eskatuz, hezkuntza-garapen egokia bermatzeko funtsezkoa baita. Nire familiak jarrera hori izan zuen (beraien erantzukizuna baitzen) eta nik gogoratzen dudanez, nire girokoen familiek ere bai, modu horretan lankidetza atmosfera oso onuragarria sortzen zen.
Aurkitu dudan beste puntu bat oso interesgarria iruditu zait: gertuko kultura ezagutzea Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barne dago. Oso ondo iruditzen zait eta interes handikoa. Ni Haur Hezkuntza egiten ari nintzenean xede hori primeran bete zen, Euskal Herriko kulturari buruz asko entzuten baikenuen eta ohiturak betetzen genituen. Adibide batzuk ipintzearren: Tartalo bezala mozorrotu, Lamiak, Zugarramurdiko kobazuloetara joaten ginen, kaxeritak bezala jantzi, damborrada, kirol herrikoiak...
Amaitzen joateko, bigarren xedapen gehigarrian erlijioari buruz hitz egiten da. Bertan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan erlijio-irakaskuntzak jasoko direla esaten da. Ez dakit adin horretan erlijio klaserik jasotzen genuen ala ez, oso txikia nintzelako, baina Lehen Hezkuntzan eta DBH-n bai, derrigorrezkoa zen.
Konklusio moduan, esan dezaket hemen azaldutako puntuak lotura zuzena dutela nire eskola bizipenekin, erlijioaren gaia kenduta (soilik Haur Hezkuntzako etapan)
Hortaz, ondo iruditzen zaizkit aipatutakoa, urrats onuragarriak baitira nire ustez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario