jueves, 18 de febrero de 2016

Eskola bizipenak eta heziberri

Didaktika Orokorraren klasean gure irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun indarrean dagoen curriculum dekretua irakurtzeko esan zigun eta ondoren gure eskolako bizipenekin konparaketa bat egin behar genuen.


Lehenik eta behin, testuak euskal eskolaren xede bat elebitasuna bermatzea dela azaltzen du, hizkuntza ofizialak irakatsiz, baina euskarari lehentasuna emanez. Nire kasuan behintzat horrela zen, klase gehienak euskaraz ematen genituen. Hala ere, ez nuen arazorik izan gaztelaniarekin etxean ongi ikasten nuelako, nire ama-hizkuntza baita. Horrez gain, eskolak pertsona eleaniztunak ere hezi behar ditu (atzerriko hizkuntza bat gutxienez irakatsiz) eta nire esperientziari dagokionez horrela izan zen, oso txikia nintzenetik   ingeleseko klaseak jasotzen nituelako. 

Dekretuaren II. kapituluan curriculumaren antolamenduaren arabera hitz egiten da. Puntu horren arabera,bizipen edo esperientzia eremuetan egituratzen dira hezkuntza proposamenak  eta nire aburuz urrats hori ondo betetzen genuen nire eskolan, txangoen bitartez esate baterako. Halaber, esperientzia eremu horien bidez, hainbat konpetentzia bereganatuko dute, eta nik konpartitutako argazkiekin lotura eginez "arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra" azpimarratu nituzke. 

Blogean eskola bizipenen buruz idatzi nuenean gurasoen jarrera eskolarekiko aktiboa izan behar zela esan zuen, eskola-familia harremana hobetzeko. Hori bera agertzen da dekretuan ere, familien inplikazioa eskatuz, hezkuntza-garapen egokia bermatzeko funtsezkoa baita. Nire familiak jarrera hori izan zuen (beraien erantzukizuna baitzen) eta nik gogoratzen dudanez, nire girokoen familiek ere bai, modu horretan lankidetza atmosfera oso onuragarria sortzen zen. 

Aurkitu dudan beste puntu bat oso interesgarria iruditu zait: gertuko kultura ezagutzea Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barne dago. Oso ondo iruditzen zait eta interes handikoa. Ni Haur Hezkuntza egiten ari nintzenean xede hori primeran bete zen, Euskal Herriko kulturari buruz asko entzuten baikenuen eta ohiturak betetzen genituen. Adibide batzuk ipintzearren: Tartalo bezala mozorrotu, Lamiak, Zugarramurdiko kobazuloetara joaten ginen, kaxeritak bezala jantzi, damborrada, kirol herrikoiak... 

Amaitzen joateko, bigarren xedapen gehigarrian erlijioari buruz hitz egiten da. Bertan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan erlijio-irakaskuntzak jasoko direla esaten da. Ez dakit  adin horretan erlijio klaserik jasotzen genuen ala ez, oso txikia nintzelako, baina Lehen Hezkuntzan eta DBH-n bai, derrigorrezkoa zen. 

Konklusio moduan, esan dezaket hemen azaldutako puntuak lotura zuzena dutela nire eskola bizipenekin, erlijioaren gaia kenduta (soilik Haur Hezkuntzako etapan) 
Hortaz, ondo iruditzen zaizkit aipatutakoa, urrats onuragarriak baitira nire ustez. 

lunes, 15 de febrero de 2016

Hausnarketa

2016ko Otsailaren 12an, Didaktika Orokorraren klasea hausnarketarako izan zen, gai oso interesgarriei buruz hitz egin genuen berriro ere. 
Nire taldean Eider eta Irene zeuden eta tokatu zitzaigun gaia honakoa zen:

" La educación es el pasaporte hacia el futuro, el mañana pertenece a aquellos que se preparan para él en el día de hoy" ( Malcom X, 1925-1965) 

 Esaldi esanguratsu honekin guztiz ados gaude. Gure aburuz, gaur bere hezkuntza hobetzeko ahaleginak egiten duenak etorkizunean bere kabuz pentsatzeko aukera izango du zeren nahiz eta denok etorkizun bat izango dugun arren,iraganean hobeto preparatu direnak erabakitzeko aukerak izango dute geroxeago. Hortaz, autonomia garatuko dute eta hori oso baliagarria da. Halaber, kontzeptu hori klasean asko aipatu zen, denok usten baitugu tresna hori funtsezkoa dela. 
Badaude kasuak non jendeak ez dauka prestakuntzarik, baina hala ere etorkizunean zorte ona izan dute eta postu gorenetan egon dezakete. Hala eta guztiz ere, nik pertsonalki uste dut haiek ez dutela bere adimena garatu. 

Klaseko dinamika honetan denok iritziak konpartitu genituen pentsamendu kritikoaren bitartez. Horrez gain, denen artean loturak egiten genituen, beste taldekoek azaldutako ideiak oso interesgarriak baitziren. 

Gure esaldiaren hausnarketarekin amaitzearren oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea hezkuntza oso funtsezkoa dela pertsonek barruan dutena potentziatzea jomuga baita, nahiz eta kasu gehienetan ez da hori betetzen zeren jakinmina piztu beharrean, informazioa embudo batekin jasotzen dugu. Horren ondorioz, irakasle bezala sistema hori aldatzeko gogoa daukagu, eta klasean irakasleak aipatu zuen bezala "esperantza" edukitzea ere garrantzitsua da.

Eiderrek eta Irenek Blogean idatzi dutena azpimarratzea gustatuko litzaidake: esaldi askotan "maestro" hitza agertzen da, nesken papera alde batera utziz. Beraz, horren ondorioz "docente" hitza hobesten dugu. 

jueves, 11 de febrero de 2016

Hausnarketa



2016ko otsailaren 5a


Didatika Orokorrako klase honekin hastearren, lehenik eta behin curriculum motak ezberdinak errepasatu genituen, esate baterako, 

  • Curriculum nuloa             
  • Curriculum formala
  • Curriculum erreala
  • Curriculum ezkutua
Ondoren, irakaslearekin batera argazki batzuk ikusi genituen pantaila handian, baina geroxeago irakasleak lan bat egitea eskatu zigun eta horretarako taldean jarri ginen. Nire taldean zazpigarren irudia aztertu genuen:



Oso esanguratsua iruditu zitzaigun marrazki hau. Bertan argi dago egoera: gizonaren rola langilearena da, dirua ekartzen duena eta beraz, emakumearen kapritxo guztiak erosteko gai da. Hala ere, frustragarriena emakumearekin jokabidea izan liteke, bera ados baitago gizonaren jokamoldearekin, hau da, bere menpe egotearekin.

Nire taldekoek hitz egitean denek irudi honen kontrako iritziak genituen eta antzeko egoera baten aurrean egongo bagina ez genituzke hitz horiek onartuko, ez horixe.

Nire aburuz, gaur egun, gai honi dagokionez abantailak egon dira, baina oraindik ere rolak oso bereizituak eta barneratuak ditugu. Gizonek loreak, bonboiak, bitixiak... erosteko ahalmena dute zeren beraiek irudikatzen dute lana egiteko gai den pertsona indartsua.
 Emakumeek, aldiz, era pasiboan itxoiten                                                                            dute opariak jasoteko momentua ailegatu arte. 

Gai hau ikasgeleetan ere ematen da, ez da hain nabarmena baina lehenengo pausoak dira nire ustez. Joku sinbolikoetan batez ere, gurasoak bezala aritzen direnean, rolak imitatzen hasten dira eta ama da garbiketaren arduraduna eta aita ,aldiz, langilearena. Beraz, jada irakasle gisa aritzen direnek eta etorkizunean erreleboa hartu nahi dugunok, jokabide hori aldatzeko ahalegin guztiak egin behar ditugu.

Azkenik, amaitu nahiko nuke gauza bat esaten: ostiral horretako klasea oso baliagarria iruditu zitzaidan, baita interesgarria ere hasieran  ikusi genituen argazkiak ( horien artean publizistek egiten dituzten astakeriak) eta amaierakoak, denen iritziak entzun genituen eta.

jueves, 4 de febrero de 2016

ESKOLA BIZIPENAK



Didaktika orokorrako klasean "Argazki elkarrizketa" bat egiteko eskatu digute. Horretarako, haurtzaroko hamar argazki aukeratu ditugu eta idazketarekin hastearren klasean esandako bi galderak kontuan hartu behar izan ditut .






  Argazki honetan asko gustatzen zitzaidan mantalarekin agertzen naiz. Nire ustez, mantalak errutina esan nahi du. Astelehenero gelan sartzen ginenean bagenekien mantala hartu behar genuela klasearekin hasteko eta ostiral arratsaldeetan, aldiz, "mantalak etxera" abestiarekin irteten ginen pozik. Asko maite nuen nire mantala, zerbait propioa zen eta oraindik gordeta daukat.
"Uniforme" honek bakoitzaren izena josita zeukan eta gainera lasai jolasteko eta margotzeko gai ginen, mantala baitzegoen gure arropetan orbanak ekiditeko. 

Beraz, nire aburuz, mantalak onak dira haurrentzat , modu horretan,  janzterakoan eskolan daudela badakite eta hortaz, lan egiteko momentua dela barneratzen dute. 






Argazki honetan ikastetxearen komunean nago, pixontzian hain zuzen ere. Argazki hau hautatu dut zeren erraz ikusten da nola gauza sinpleenak adin horrekin ikaragarriak direla eta hori bizitzako lezio bat izan daiteke. 
Halaber, irudi hau aukeratu dut zeren nire ustez, oso garrantzitsuak dira higienezko arauak pixkanaka-pixkanaka irakasten joatea, baita ordutegi batzuk ere. Txikitatik, esfinterra kontrolatzen dugunetik barneratu behar ditugu hainbat jokabide, esate baterako: gure beharrak komunean egiten, eskuak garbitzen... 
Taldean aritzen direnez eta dena ukitzen dutenez, haurrek oso azkar har ditzakete birusak eta hortaz, nire ustez, garbitasunari dagokionez, berebiziko garrantzia dauka arau batzuk azaltzeak, beraien osasuna zaintzen hasi dezaten. 




Irudi honetan adierazpen artistikoa da jomuga, marrazkiaren bidez. Gustoko dut argazki hau zeren oso kontzentratua nagoela iruditzen zait margo urdina erabiltzen.
Txikitatik plastikara bideratutako ordu batzuk izaten genituen eta bertan nahi genuen kolorea hartuz hasten ginen marrazten. Urteak pasatzen ziren bitartean, hau da,  gu garatzen ginen ahala, gure marrazteko era ere aldatuz joan da. Kolore arbitrarioak alde batera utziz eta figura errealagoak sortzen gure eboluzioa eman da. Hala ere, plastikaren helburua berdina izaten jarraitzen du: barruan daukaguna adieraztea, kanporatzea.
Irakasleek beti eman behar dute denbora plastikara zuzenduta, funtsezkoa iruditzen baitzait sormena indartzeko. Gainera, hainbat gauzaz konturatu gaitezke haurraren marrazkiari erreparatuz eta ondo behatuz gero. Arrazoi hauengatik guztiengatik plastikarako denboraz ezin gara ahaztu haurtzaroan, sormenezko pentsaera indartzen baitu. 



Argazki hau klaseko irudia da. Bertan nire gelako ikaskideekin nago, baita gure andereño Karmelerekin ere. Irudi hau aukeratu dut taldea agertzen delako eta hori kontzeptu oso garrantzitsua iruditzen zait. 
Ikastetxean egoten garen orduetan, haurrekin  egoten gara, hortaz pixkanaka-pixkanaka lantzen ditugun harremanek guregan eragina dute, baita gure eskola bizipenetan ere, sozializazioko agenteak baitira.
 Halaber, bizitza guztian zehar jendearekin tratatu beharko dugunez, irakasle bezala funtsezkoa iruditzen zait taldeetan aritzea, baloreak ikas ditzaten,  horrela kooperatzen eta elkarri laguntzen hasiko dira, alegia, eta jomuga betetzen bada, jokabide horiek barneratuko dute betirako. 





Argazi honetan argi eta garbi jolastea azpimaratzen dut. Irudian azaltzen den egoera (jolasteko denbora izatea) adierazpen artistikoa bezala  ere funtsezkoa iruditzen zait haurraren garapen zuzenerako. Irudi honetan, pozik nago txirristra batean eta nire aburuz, sentimendu hori orokortu daiteke, hau da: haur guztiek alai daudela parkean edo jolastu dezaketen edozein lekuan.
Txikiak garenean jolasteko gogoak ikaragarriak dira eta beraz, utzi behar zaie motibazio hori aprobetxatzea. Nik uste dut jolasteak abantailak asko dituela haurrak bere kabuz aritzen direlako eta ingurunea esploratu dezaketelako. Beraz, nire esku balego jolasteak nahitaezko denbora tarte handi  bat izango luke eguneroko ordutegian. 




Honako irudi honetan eguzkiz mozorrotuta nago, nire ikastetxean festa bat ospatzen baitzen. Argazki hau azpimarratzekoa iruditzen zait zeren egun horretan haurren poztasuna protagonista nagusia da, baita urduritasuna ere zeren taldean landu duten koordinazioa ikusiko da (dantzaldietan adibide bat ipintzearren) 
 Ideia bikaina iruditzen zait ospakizun hauek proposatzea, modu horretan haurrak ilusioz betetzen dira dantzatu behar dutelako edo zerbait berezia egiteagatik. Gainera, nire taldekide batzuek ( Leirek eta Eiderrek) esan duten moduan, ospakizun hauek direla medio gurasoak etortzen dira ikuskizuna ikusteko eta indar handiarekin txaloz hasteko. Horrela, hainbeste desiratzen den eskola-familien arteko harremana indartzen lortzen da eta hori onuragarria da eskolarentzat, eta logikoa denez haurrentzat ere zeren gurasoak harro daude eta garapenean horrek eragina du.




Irudi honetan klasekide batzuekin nago txango batean eta argazki hau hartzea erabaki dut zeren oso pozik joaten ginen txangoetara eta irteera horien helburua oso garrantzitsua iruditzen zaidalako.
Lehenik eta behin, hasi behar gara guk bakarrik motxila prestatzen, arduratsuak izaten gure gauzekin, etxera bueltatzen garenean lekua garbi uzten, taldeetan joatea, kontuz handiarekin joaten... eta arau horiek ikastea aurrerapauso handi bat da. Beste aldetik, txangoetan gauza asko ikasteko aukera dugu, museoetara joaten bagara, Aquariumera, mendira... Kasu honetan mendian gaude eta beste argazkiekin esan dudanez esplorazioa funtsezkoa da eta irteera horiek aukea bikainak ziren esploratzeko. Beraz, nik irakasle bezala esango nuke ibilaldiak urtero egin behar direla mesedegarriak direlako txikientzat.



Argazki hau oso esanguratsua da niretzat. Neska txiki bat nintzen, munduari buruz asko ez zekien haur bat, baina pixkanaka-pixkanaka esploratzen nuen heinean, nire barruko jakin-mina indartzen joaten zen  eta erantzunak emateko prest dagoen pertsona bat edo asko zure alboan edukitzea oso garrantzitsua da nire aburuz. Hori da nik ikusten dudana argazki honetan: neska bat ingurunea esploratzeko (kasu honetan ahateak) eta jakiteko gogoz beteta esku batetik ogia hartzen, elkarrekin ingurunea esploratzeko prest.
Beraz, hausnarketa honen ondorioz, nire jokabidea irakasle bezala galdera guztiak plazer handiz erantzutea izango litzateke, horrela umearen adimena ere garatuko da.




Argazki hau egin ondoren hondartzara joan ginen eta aukeratu dut baloi batzuekin nagoelako eta horren ondorioz aprobetxatzen dut kirolaren funtzioa azpimarratzeko. Hondartzara beti bat jaisten nuen bertan jolasteko eta ondoren usten nuen igeri egiteko. Txikitatik igerilekura joaten ginen eskolarekin klase batzuk jasotzeko. Hortaz, oso ondo iruditzen zait ohitura horrekin jarraitzea eta haurrei kirolari buruz hitz egitea, bere gorputzak osasuntsuak egoteko. 
Irakasleen erantzukizuna, nire ustez, kirolari dagokionez funtsezkoa da, haiek (eta gurasoak) baitira azaldu behar kirolaren abantailak azaldu behar dituztenak. Haurrek ikasi behar dute kirol aniztasuna dagoela eta oso onuragarria dela mugimenduan aritzea. 



Argazki honetan nire amarekin nago eta hemen ipintzen ditut zeren atxikimenduaren eta afektibitatearen kontzeptuak ikusten ditut. Hala eta guztiz ere, azpimarratzekoa da esatea afektibitatea ez da soilik gurasoekiko izaten, baizik eta maisu- maestrakin ere, haurtzaroan inoiz baino gehiago gainera! Beste argazki batean esan dudan bezala, andereño Karmele agertzen zen eta oraindik gogoratzen naiz, bere goxotasuna eta alaitasuna guztiekin elkarbanatzen zuen. Beti laguntzeko prest, bere metodoak gogoko nituen eta bere motibazio ikaragarria... Nik irakasle bezala nire jomuga esandako hori martxan jartzea eta rol hori betetzea izango litzateke, baina beti maitasunez, adin horretan hain garrantzitsua den faktore bat baita. 



Eta amaitzearren, erakutsi nahi nuen nire ikastetxea, bertan bizi izan ditudalako nire momentu goxoenak eta politenak. Asko dago eskertzeko.

Sagrado Corazón Telleri Alde ikastetxea