jueves, 4 de febrero de 2016

ESKOLA BIZIPENAK



Didaktika orokorrako klasean "Argazki elkarrizketa" bat egiteko eskatu digute. Horretarako, haurtzaroko hamar argazki aukeratu ditugu eta idazketarekin hastearren klasean esandako bi galderak kontuan hartu behar izan ditut .






  Argazki honetan asko gustatzen zitzaidan mantalarekin agertzen naiz. Nire ustez, mantalak errutina esan nahi du. Astelehenero gelan sartzen ginenean bagenekien mantala hartu behar genuela klasearekin hasteko eta ostiral arratsaldeetan, aldiz, "mantalak etxera" abestiarekin irteten ginen pozik. Asko maite nuen nire mantala, zerbait propioa zen eta oraindik gordeta daukat.
"Uniforme" honek bakoitzaren izena josita zeukan eta gainera lasai jolasteko eta margotzeko gai ginen, mantala baitzegoen gure arropetan orbanak ekiditeko. 

Beraz, nire aburuz, mantalak onak dira haurrentzat , modu horretan,  janzterakoan eskolan daudela badakite eta hortaz, lan egiteko momentua dela barneratzen dute. 






Argazki honetan ikastetxearen komunean nago, pixontzian hain zuzen ere. Argazki hau hautatu dut zeren erraz ikusten da nola gauza sinpleenak adin horrekin ikaragarriak direla eta hori bizitzako lezio bat izan daiteke. 
Halaber, irudi hau aukeratu dut zeren nire ustez, oso garrantzitsuak dira higienezko arauak pixkanaka-pixkanaka irakasten joatea, baita ordutegi batzuk ere. Txikitatik, esfinterra kontrolatzen dugunetik barneratu behar ditugu hainbat jokabide, esate baterako: gure beharrak komunean egiten, eskuak garbitzen... 
Taldean aritzen direnez eta dena ukitzen dutenez, haurrek oso azkar har ditzakete birusak eta hortaz, nire ustez, garbitasunari dagokionez, berebiziko garrantzia dauka arau batzuk azaltzeak, beraien osasuna zaintzen hasi dezaten. 




Irudi honetan adierazpen artistikoa da jomuga, marrazkiaren bidez. Gustoko dut argazki hau zeren oso kontzentratua nagoela iruditzen zait margo urdina erabiltzen.
Txikitatik plastikara bideratutako ordu batzuk izaten genituen eta bertan nahi genuen kolorea hartuz hasten ginen marrazten. Urteak pasatzen ziren bitartean, hau da,  gu garatzen ginen ahala, gure marrazteko era ere aldatuz joan da. Kolore arbitrarioak alde batera utziz eta figura errealagoak sortzen gure eboluzioa eman da. Hala ere, plastikaren helburua berdina izaten jarraitzen du: barruan daukaguna adieraztea, kanporatzea.
Irakasleek beti eman behar dute denbora plastikara zuzenduta, funtsezkoa iruditzen baitzait sormena indartzeko. Gainera, hainbat gauzaz konturatu gaitezke haurraren marrazkiari erreparatuz eta ondo behatuz gero. Arrazoi hauengatik guztiengatik plastikarako denboraz ezin gara ahaztu haurtzaroan, sormenezko pentsaera indartzen baitu. 



Argazki hau klaseko irudia da. Bertan nire gelako ikaskideekin nago, baita gure andereño Karmelerekin ere. Irudi hau aukeratu dut taldea agertzen delako eta hori kontzeptu oso garrantzitsua iruditzen zait. 
Ikastetxean egoten garen orduetan, haurrekin  egoten gara, hortaz pixkanaka-pixkanaka lantzen ditugun harremanek guregan eragina dute, baita gure eskola bizipenetan ere, sozializazioko agenteak baitira.
 Halaber, bizitza guztian zehar jendearekin tratatu beharko dugunez, irakasle bezala funtsezkoa iruditzen zait taldeetan aritzea, baloreak ikas ditzaten,  horrela kooperatzen eta elkarri laguntzen hasiko dira, alegia, eta jomuga betetzen bada, jokabide horiek barneratuko dute betirako. 





Argazi honetan argi eta garbi jolastea azpimaratzen dut. Irudian azaltzen den egoera (jolasteko denbora izatea) adierazpen artistikoa bezala  ere funtsezkoa iruditzen zait haurraren garapen zuzenerako. Irudi honetan, pozik nago txirristra batean eta nire aburuz, sentimendu hori orokortu daiteke, hau da: haur guztiek alai daudela parkean edo jolastu dezaketen edozein lekuan.
Txikiak garenean jolasteko gogoak ikaragarriak dira eta beraz, utzi behar zaie motibazio hori aprobetxatzea. Nik uste dut jolasteak abantailak asko dituela haurrak bere kabuz aritzen direlako eta ingurunea esploratu dezaketelako. Beraz, nire esku balego jolasteak nahitaezko denbora tarte handi  bat izango luke eguneroko ordutegian. 




Honako irudi honetan eguzkiz mozorrotuta nago, nire ikastetxean festa bat ospatzen baitzen. Argazki hau azpimarratzekoa iruditzen zait zeren egun horretan haurren poztasuna protagonista nagusia da, baita urduritasuna ere zeren taldean landu duten koordinazioa ikusiko da (dantzaldietan adibide bat ipintzearren) 
 Ideia bikaina iruditzen zait ospakizun hauek proposatzea, modu horretan haurrak ilusioz betetzen dira dantzatu behar dutelako edo zerbait berezia egiteagatik. Gainera, nire taldekide batzuek ( Leirek eta Eiderrek) esan duten moduan, ospakizun hauek direla medio gurasoak etortzen dira ikuskizuna ikusteko eta indar handiarekin txaloz hasteko. Horrela, hainbeste desiratzen den eskola-familien arteko harremana indartzen lortzen da eta hori onuragarria da eskolarentzat, eta logikoa denez haurrentzat ere zeren gurasoak harro daude eta garapenean horrek eragina du.




Irudi honetan klasekide batzuekin nago txango batean eta argazki hau hartzea erabaki dut zeren oso pozik joaten ginen txangoetara eta irteera horien helburua oso garrantzitsua iruditzen zaidalako.
Lehenik eta behin, hasi behar gara guk bakarrik motxila prestatzen, arduratsuak izaten gure gauzekin, etxera bueltatzen garenean lekua garbi uzten, taldeetan joatea, kontuz handiarekin joaten... eta arau horiek ikastea aurrerapauso handi bat da. Beste aldetik, txangoetan gauza asko ikasteko aukera dugu, museoetara joaten bagara, Aquariumera, mendira... Kasu honetan mendian gaude eta beste argazkiekin esan dudanez esplorazioa funtsezkoa da eta irteera horiek aukea bikainak ziren esploratzeko. Beraz, nik irakasle bezala esango nuke ibilaldiak urtero egin behar direla mesedegarriak direlako txikientzat.



Argazki hau oso esanguratsua da niretzat. Neska txiki bat nintzen, munduari buruz asko ez zekien haur bat, baina pixkanaka-pixkanaka esploratzen nuen heinean, nire barruko jakin-mina indartzen joaten zen  eta erantzunak emateko prest dagoen pertsona bat edo asko zure alboan edukitzea oso garrantzitsua da nire aburuz. Hori da nik ikusten dudana argazki honetan: neska bat ingurunea esploratzeko (kasu honetan ahateak) eta jakiteko gogoz beteta esku batetik ogia hartzen, elkarrekin ingurunea esploratzeko prest.
Beraz, hausnarketa honen ondorioz, nire jokabidea irakasle bezala galdera guztiak plazer handiz erantzutea izango litzateke, horrela umearen adimena ere garatuko da.




Argazki hau egin ondoren hondartzara joan ginen eta aukeratu dut baloi batzuekin nagoelako eta horren ondorioz aprobetxatzen dut kirolaren funtzioa azpimarratzeko. Hondartzara beti bat jaisten nuen bertan jolasteko eta ondoren usten nuen igeri egiteko. Txikitatik igerilekura joaten ginen eskolarekin klase batzuk jasotzeko. Hortaz, oso ondo iruditzen zait ohitura horrekin jarraitzea eta haurrei kirolari buruz hitz egitea, bere gorputzak osasuntsuak egoteko. 
Irakasleen erantzukizuna, nire ustez, kirolari dagokionez funtsezkoa da, haiek (eta gurasoak) baitira azaldu behar kirolaren abantailak azaldu behar dituztenak. Haurrek ikasi behar dute kirol aniztasuna dagoela eta oso onuragarria dela mugimenduan aritzea. 



Argazki honetan nire amarekin nago eta hemen ipintzen ditut zeren atxikimenduaren eta afektibitatearen kontzeptuak ikusten ditut. Hala eta guztiz ere, azpimarratzekoa da esatea afektibitatea ez da soilik gurasoekiko izaten, baizik eta maisu- maestrakin ere, haurtzaroan inoiz baino gehiago gainera! Beste argazki batean esan dudan bezala, andereño Karmele agertzen zen eta oraindik gogoratzen naiz, bere goxotasuna eta alaitasuna guztiekin elkarbanatzen zuen. Beti laguntzeko prest, bere metodoak gogoko nituen eta bere motibazio ikaragarria... Nik irakasle bezala nire jomuga esandako hori martxan jartzea eta rol hori betetzea izango litzateke, baina beti maitasunez, adin horretan hain garrantzitsua den faktore bat baita. 



Eta amaitzearren, erakutsi nahi nuen nire ikastetxea, bertan bizi izan ditudalako nire momentu goxoenak eta politenak. Asko dago eskertzeko.

Sagrado Corazón Telleri Alde ikastetxea

3 comentarios:

  1. Primerako lana Andrea! Elementu asko azpimarratu dituzu zure argazki-elkarrizketan seguruenik eragina izango dituztenak gaur egun sortzen ari duzun maistra identitatearekin.

    Bigarren argazkiari dagokionez, HH maistru-maistra bezala batzutan ahazten zaigu hainbat ardura ditugula gure ikasleen higiene eta osasun ohiturekiko. Klaseko beste kideen sarreretan horrelako erreferentziarik ikusi al duzu?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mila esker Aingeru. Zure galderari erantzutearren, ez dut beste blogeetan ikusi higieneari buruzko ezer ez. Hala ere, nire argazkia behatzean hori buruz hitz egitea azkar etorri zitzaidan burura, oso garrantzitsua iruditzen baitzait.

      Eliminar
  2. Kaixo Andrea!

    Hauek dira nik jarritako etiketak:
    1- Errutina
    2- Higienea
    3- Originalitatea
    4- Harremanak
    5- Jolasak
    6- Mozorroak
    7- Natura
    8- Afektua
    9- Kirola
    10. Eta azkenik, atxikimendua

    ResponderEliminar