2016ko
Otsailaren 12an, Didaktika Orokorraren klasea hausnarketarako izan zen, gai oso
interesgarriei buruz hitz egin genuen berriro ere.
Nire
taldean Eider eta Irene zeuden eta tokatu zitzaigun gaia honakoa zen:
" La
educación es el pasaporte hacia el futuro, el mañana pertenece a aquellos que
se preparan para él en el día de hoy" ( Malcom X, 1925-1965)
Esaldi esanguratsu honekin guztiz ados gaude. Gure aburuz, gaur
bere hezkuntza hobetzeko ahaleginak egiten duenak etorkizunean bere kabuz
pentsatzeko aukera izango du zeren nahiz eta denok etorkizun bat izango dugun
arren,iraganean hobeto preparatu direnak erabakitzeko aukerak izango dute
geroxeago. Hortaz, autonomia garatuko dute eta hori oso baliagarria da. Halaber,
kontzeptu hori klasean asko aipatu zen, denok usten baitugu tresna hori
funtsezkoa dela.
Badaude kasuak non jendeak ez dauka prestakuntzarik, baina hala ere etorkizunean zorte ona izan dute eta postu gorenetan egon dezakete. Hala eta guztiz ere, nik pertsonalki uste dut haiek ez dutela bere adimena garatu.
Klaseko dinamika honetan denok iritziak konpartitu genituen pentsamendu kritikoaren bitartez. Horrez gain, denen artean loturak egiten genituen, beste taldekoek azaldutako ideiak oso interesgarriak baitziren.
Gure esaldiaren hausnarketarekin amaitzearren oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea hezkuntza oso funtsezkoa dela pertsonek barruan dutena potentziatzea jomuga baita, nahiz eta kasu gehienetan ez da hori betetzen zeren jakinmina piztu beharrean, informazioa embudo batekin jasotzen dugu. Horren ondorioz, irakasle bezala sistema hori aldatzeko gogoa daukagu, eta klasean irakasleak aipatu zuen bezala "esperantza" edukitzea ere garrantzitsua da.
Eiderrek eta Irenek Blogean idatzi dutena azpimarratzea gustatuko litzaidake: esaldi askotan "maestro" hitza agertzen da, nesken papera alde batera utziz. Beraz, horren ondorioz "docente" hitza hobesten dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario