2016ko otsailaren 5a
Didatika Orokorrako klase honekin hastearren, lehenik eta behin curriculum motak ezberdinak errepasatu genituen, esate baterako,
- Curriculum nuloa
- Curriculum formala
- Curriculum erreala
- Curriculum ezkutua
Ondoren, irakaslearekin batera argazki batzuk ikusi genituen pantaila handian, baina geroxeago irakasleak lan bat egitea eskatu zigun eta horretarako taldean jarri ginen. Nire taldean zazpigarren irudia aztertu genuen:
Oso esanguratsua iruditu zitzaigun marrazki hau. Bertan argi dago egoera: gizonaren rola langilearena da, dirua ekartzen duena eta beraz, emakumearen kapritxo guztiak erosteko gai da. Hala ere, frustragarriena emakumearekin jokabidea izan liteke, bera ados baitago gizonaren jokamoldearekin, hau da, bere menpe egotearekin.
Nire taldekoek hitz egitean denek irudi honen kontrako iritziak genituen eta antzeko egoera baten aurrean egongo bagina ez genituzke hitz horiek onartuko, ez horixe.
Nire aburuz, gaur egun, gai honi dagokionez abantailak egon dira, baina oraindik ere rolak oso bereizituak eta barneratuak ditugu. Gizonek loreak, bonboiak, bitixiak... erosteko ahalmena dute zeren beraiek irudikatzen dute lana egiteko gai den pertsona indartsua.
Emakumeek, aldiz, era pasiboan itxoiten dute opariak jasoteko momentua ailegatu arte.
Gai hau ikasgeleetan ere ematen da, ez da hain nabarmena baina lehenengo pausoak dira nire ustez. Joku sinbolikoetan batez ere, gurasoak bezala aritzen direnean, rolak imitatzen hasten dira eta ama da garbiketaren arduraduna eta aita ,aldiz, langilearena. Beraz, jada irakasle gisa aritzen direnek eta etorkizunean erreleboa hartu nahi dugunok, jokabide hori aldatzeko ahalegin guztiak egin behar ditugu.
Azkenik, amaitu nahiko nuke gauza bat esaten: ostiral horretako klasea oso baliagarria iruditu zitzaidan, baita interesgarria ere hasieran ikusi genituen argazkiak ( horien artean publizistek egiten dituzten astakeriak) eta amaierakoak, denen iritziak entzun genituen eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario