sábado, 14 de mayo de 2016

** E- PAPERZORROA **

Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu  zaigu; izan ere, sarrera honen bitartez, Didaktikan egin ditugun jarduera guztiak bilduko ditugu.  

Hasteko, lau hilabeteari hasiera emateko, irakasleak gure iraganean izan eskola bizipenak genituen  isladatzeko sarrera bat egitea proposatu zigun. Sarrera hori egiteko, haur hezkuntzan bizitutako hamar argazki aukeratu genituen eta horien inguruan gogoeta bat egin genuen, etorkizunean irakasle gisa nola jardun nahiko genuen azaltzeko.

Klase teorikoei hasiera emateko, Curriculum-aren testuinguruan barneratu ginen eta hau modu praktiko batean ikusi eta hobeto ulertzeko irakasleak talde txikitan jarri eta argazki bat egokitu zigun. Talde bakoitzak argazki horren kritika eta hausnarketa egin genuen eta ondoren, gela osoaren aurrean partekatu genuen.

Hausnarketekin jarraituz, talde txikitan berriro ere, esaldi desberdinen hausnarketa eta kritika egin ondoren, teoriareki uztartzen saiatu ginen. Jarraian, gela osoarekin elkarbanatu genuen gure iritzia.

Ondoren, Curriculum formalean sakontzeko argazki elkarrizketa eta gure eskola bizipenak Euskal Herrian indarrean dagoen legearekin:Heziberri , alderatzeko eskatu zigun irakasleak, elkarren arteko ezberdintasunak baleude haietaz jabetzeko. Horretarako, gure argazkiekin zerikusia duten legearen zenbait puntu aztertu ditugu eta horien inguruan ea kontraesanak diren edo bat datozen biak  azaldu nahi izan dugu.

Jarraian,
Curriculumaren definizioa zehaztu genuen. Nahiz eta galdera erraza iruditu,  zailtasunak izan genituen  definizioa ematerakoan, eta horregatik, irakaslearen laguntza jaso genuen. Jarduera horien artean, gelan taula bat bete genuen Curriculumaren inguruan, eta ondoren irakasleak bi irakurgai irakurtzeko eskatu zigun.

Beste saio teoriko bat, Haur Hezkuntzako zenbait geletan martxan jartzen diren proiektuei buruzkoa izan da. Klasea hasteko, irakasleek proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren berri dugun aurreiritzia jakin nahi zuten. Horretarako, hiruko taldeetan banatu ginen eta gure artean proiektuei buruz genekiena plazaratu genuen. Proiektuei buruzko meotodologiaren inguruan argi genuena zen proiektu baten garapenean oinarritzen dela. Izan ere, zenbait eskoletako geletan proiektu bat martxan jartzen dute ikaskuntza mota desberdin asko erabiltzeko aukera baitago, betiere Curriculuma errespetatuz.

Didaktika irakasgaian sakontzeko, irakasleak talde bakoitzari irakurgai bat esleitu zigun eta ondoren, ikaskideen aurrean azaldu behar genuen aurkezpen baten bidez. Aurkezpena egiteko gure taldeak PowerPoint bat erabili zuen euskarri audiobisualtzat. Egotzi zitzaigun testua "El Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes" izan zen. Testu nahiko filosofikoa zenez, kosta egin zitzaigun ondo ulertzea eta aurkezpena nola egin zehaztea, baina aurkezpena egitean ikaskideek ondo ulertu zutela adierazi ziguten. Beraz, alde horretatik pozik gaude gure aurkezpenarekin. 

Metodologien aurkezpenekin amaitzeko, Aingeru eta Begoñak txokoetan oinarritutako metodologiari buruz hitz egin ziguten. Horretarako, hasieran, gaiaren inguruan zer genekien galdetu ziguten, eta talde bakoitzak bere usteak/jakintzak plazaratu zituen. Gela txoko ezberdinetan antolatua zegoela, eta ikasgela talde ezberdinetan antolatua (ikasle kopuruen araberakoak, normalean 4-5 ikasle bitartekoak) zegoela genekien jada. Txoko bakoitzak izen bat daukala ere bagenekien, eta bertan, ekintza ezberdin bat jorratzen dela. Ondoren, txokoen metodologiari buruzko azalpen bat eskaini ziguten.

Metodologia ezberdinen inguruko irakurgai sakonak bezain mamitsuak esleitu zizkigun irakasleak talde bakoitzari. Haien inguruko irakurketa egin ondoren, haien arteko ezberdintasun eta antzekotasunak bilatzeari ekin genion alderaketak eginez.

Lau hilebeteari bukaera emateko, Ostrukak taldeak egin dugun unitate didaktikoa plazaratu genuen sarrera horretan. Gure unitate didaktikoan zentzumenen gaia jorratu genuen, interesgarria iruditu baitzitzaigun haurrekin lantzeko. Bertan, Unitate didaktikoak dituen ezaugarri guztiak aipatu genituen: ezaugarriak, helburuak, konpetentziak, jarduerak, etb.

Azkenik, espero dugu hilabete hauetan zehar egindako ekarpenak guretzako bezain aberasgarriak izatea zuentzako ere.

 Besterik gabe, mila esker!


viernes, 13 de mayo de 2016

Unitate Didaktikoa (ZENTZUMENAK)

Gu OSTRUKAK taldea gara eta irakasleak gure lehenengo unitate didaktikoa egiteko eskatu zigun. 
Lehendabizi gai baten bila aritu ginen, baina egia esatearren, azkar samar gure gaia burutau zitzaigun. Hasieran nahastuak egon ginen, ez baikenuen ondo ulertu zein izan behar zen unitate didaktikoaren edukia, baina hala ere, denborarekin eta lan taldeari esker amaitu izan dugu gure lehenengo unitatea. 

Gure etorkizunean mota honetako lanak maiz egin behar izango ditugu, hortaz, hobetzen joango dira baina gure ustez, gure emaitza ona izan da! 

Hemen usten dizuet gure link-a, espero dugu gustokoa izatea.

       ZENTZUMENAK- UNITATE DIDAKTIKOA - OSTRUKAK




METODOLOGIAK: Antzekotasun eta ezbedintasunak

Blog-eko sarrera hau egin ahal izateko, gure taldea bildu da, kurtsoan zehar ikusi eta zenbait irakurgaien bidez landu ditugun hainbat metodologiei buruz hitz egiteko eta atera ditugun informazioa partekatzea gustatuko litzaiguke. Hau da, sarrera honen bitartez, lau meotodologia azaltzen ditugu, eta jarraian, metodologia hauek aztertu eta gero ateratako ondorioak hemen idatziak uzten dizkizuegu.

Hasteko, metodologia ezberdinen azalpena:

1. Proiektuen metodologia:

Metodologia honen ardatza haurren interesean datza, hau da, ikaskuntza beraien intereseko gaia abiapuntutzat hartuta ematen da. Honetarako proiektu bat martxan jarri aurretik egin behar den lana mordoa da, izan ere, lehenik eta behin haurren interesa zein den jakinda gaia hautatu behar da, ondoren haurrek gai honen inguruko ikerketa egingo dute. Baina haurrek ikerketa hau egin ahal izateko irakasleek aurretik beharrezkoak izango diren bilerak eta ikerketak egin beharko dituzte. Gainera, ezinbestekoa izango da proiektua aurrera eraman ahal izateko beharrezko materiala prestatzea. Kontuan hartu behar da ahal den neurrian komenigarria izango dela material hau haurrek sortzea, osatzea eta baita prestatzea ere.

Proiektu hauek burutzeko lagungarria da informazio iturri ezberdinez baliatzea, hala nola, entziklopediak, ipuinak, argazkiak eta baita bizi izan diren esperientzia ezberdinak ere. Izan ere, azken hauek benetan aberasgarriak izan daitezke.
Aipagarria da proiektuetan oinarritutako metodologia honek dituen abantailak; haurren gaitasun-garapena asko bizkortzeaz gain, ikaskuntza esanguratsua ziurtatzen du. Gainera, ikasleak berak izanik proiektuan lan egiten dutenak hauen autonomia era esanguratsuan lantzen da.
Ez da ahaztu behar honela lan egiteak gizarte ingurunearen eta ingurune fisikoaren artean, eta komunikazio eta irudikapen eremuetan egiten diren loturetan nabarmen laguntzen duela.
Honez gain, metodologia honek talde lana sustatzen du, izan ere, haurrek beraien artean taldean aritzeaz gain, irakasle eta gurasoen parte hartzea bultzatzen du.

2. Tailerren metodologia:

Metodologia honetan, irakasleak ez ditu klaseak zuzentzen eta ikasleak hasiera batean lan indibuduala egin beharko du. Bere lana egindakoan, taldeko beste kideekin bateratu eta egin dutena besteen aurrean azaldu beharko du talde osoak. Denboralizazioa malgua izango da, baina gutxi gora behera 45 minutu inguruko saioak izango dira eta hauek gela guztian zehar egingo dira, ikasgela osoa erabiliz. Ebaluaketari dagokionez, irakasleak behaketa egin beharko du haurrak lanean dabiltzan bitartean, eta gero hau idatziz jaso beharko du. Ebaluaketa hau zuzena eta eraginkorra izan dadin, komenigarria izango da irakasleak behaketa jasoko duen orrian ikasleen izena, erabili den materiala, estrategiaren azalpena eta egindako komentarioen zutabeak bereiztea. Irakurgai honetan tailerren bidez landutako metodologiarekin lortu nahi den helburua haurrek arazo matematikoen aurrean irtenbide bat bilatzeko gai izatea da, horretarako nahi duten materiala erabiliz.

Metodologia honetan oinarritutako bigarren irakurgaian, irakasleak arazo bat aurkezten die ikasleei, eta hortik aurrera behatzailearen papera hartzen du, ez gidariarena.
Irakurgai honetan aipatzen du pentsamenduaren konpetentziak eta arrazoinamenduak Haur Hezkuntzan paper garrantzitsua duela, horregatik modu honetan lan egitea eraginkorra izan daiteke. Ikasleak bakarka zein taldeka egin dezake lan, bere esku geratzen da, badaude arazoaren irtenbidera bakarrik iristen diren haurrak eta baita beraien artean bildu eta elkarrekin irtenbidea bilatzeari ekiten diotenak. Honen helburua ikasleek edozein baliabide erabiliz, beraien kabuz, estrategiak asmatuz ahozko aritmetikako buruketak ebaztea da, aurretiko irakaskuntzarik gabe. Ebaluazioari dagokionez, irakasleak behatutakoa idatziz jasotzeaz gain eta haur bakoitzeko erregistro orriak erabiltzeaz gain, ikasleek erabilitako orriak ere jasotzen dira. Gainera, tailerra egiten ari diren bitartean argazkiak eta bideoak ere egiten dituzte, haurren arteko elkarrizketak grabatzeko.


3. Decroly-ren metodologia:

Decroly jabetu zen, hezkuntzan, haurraren garapenarekin bat egiten zuen interesak ez zirela kontuan hartzen, hartara, materiak pisutsuegiak ziren haurrarentzako, eta beraz, desegokiak. Honekin amaitzearren, berak metodologia bat sortu zuen. Decroly-ren metodoa sinplea zen, haurren interesak zeintzuk ziren aztertzea garrantzitsua zen eta ondoren, hauek lantzea beharrezkoa. Haurren behar/interes guneak askotarikoak izan zitezkeen: jatorduak, oporrak, familia, garraioak, jokoak, etab. Gisa honetako gaiek haurraren oinarrizko beharrak, sozialak edota intelektualak ase ditzakete. Metodologia hau jarraitzeko proposatuko diren interes guneek adin ezberdinetarako balioko dute, hauen sakontasun mailarekin  batera. Gainera, aberasgarria izango litzateke adin ezberdinetan gai berdintsua lantzea, beti ere, adin gehiago dutenekin, sakontasun maila handituz.


Hiru etapa bereizten ditu Dekroly-k globalizazio fasean:  lehenik behaketa, zeinetan haurrak zuzenean esperientzia zuzenak bizituko dituen; bigarrenik uztarketa fasea, bertan, ikasitakoaren egitura logiko bat gauzatzea da helburua; azkenik adierazpen fasea, zeinetan ikasleak ikasitakoa plazaratu egiten duen bide ezberdinetaz baliaturik.


1. Behaketa fasea: Lan nukleoek haurraren esperientzia sozial, familiar eta eskolarrarekin egin beharko dute bat.
Behaketa zuzenak ahalbidetzen du ikasle eta landuko den materiaren arteko batasuna. Zeharkako behaketa gauzatu daiteke, besteak beste, ikaskuntza elementua behagarria ez den unean. Bi behaketa formak uztargarriak dira, nahiz eta behaketa zuzenak irudi zurrunagoak ahalbidetzen dituen. 

2. Uztarketa fasea: Decrolyren globalizazio prozesuaren ezinbesteko pieza da hau. Atal honetan ikasleak lehenagotik aztertu dugun materiaren azterketa, lotura eta sistematizazioa egiten baitu. Uztarketa fase honetan bost bilketa azpiatal bereizten dira, hala nola, uztarketa espaziala, uztarketa tenporalak (segida, iraupen eta baterakortasunean bereizia), uztarketa kausalak, erabilgarritasun eta lanaren uztarketa; eta azkenik uztarketa etiko-moral-soziala. 

3. Adierazpen fasea: Ikasleak atal honetan adierazpen linguistikoa, matematikoa, gorputzezkoa, musikala eta plastikoa landuko du. Atal honetan garbi izan behar da ikasleak ulertzen duela, haren pentsaera plazaratzen badu. Irakasleak ikasleari pizgarri mota ezberdinak eman behar dizkio aukeran adierazpen mota ezberdinetan murgil dadin.




4. Txokoen metodologia:


Txokoen metodologian, irakasleak behatzailearen eta gidatzailearen papera egiten du. Hau da, bere esku hartzea handia da eta horri esker , metodologia mota hau dinamikoa eta arrakastatsua bihurtzen da. Haurrei libreki jarduten uzten die, arauak errespetatuz noski, eta aktiboki lan egiten dute. Metodologia honetan, ez dago espazio bakarra haurrek lan egiteko proiektuetan oinarritutako metodologian bezala, baizik eta espazio ezberdinak daude haurrek aukera desberdinak izan ditzaten. Hainbat eskoletan, espazioa aldatzen joaten da. Txokoetako taldekatzeak zenbaitetan libreak izan daitezke, eta bakarrik egon nahi izatekotan, libreki jardun ahalko dute. Proiektuetan ordea, gela osoa aritzen da jarduera berdina egiten, askatasun hori gabe.
Jardueren inguruan ere desberdintasunak badira, proiektuetan jarduerak aurretik zehaztuak daude; txokoetan ere, baina ez beste metodologian bezain zorrotz planifikatuak.Txokoetako denbora ez dago proiektuetakoa bezain zehaztua, denbora epe bat eskaintzen zaio jarduera horri baina malgutasunez jarduten da.
Halaber, umeek edukitzen duten askatasuna azpimarratzekoa iruditzen zaigu, autonomia bereganatzen joatea metodologia honen abantaila garrantzitsu bat iruditzen baitzaigu.   



* EZBERDINTASUNAK-ANTZEKOTASUNAK
Jarraian, metodologia hauek azaldu ondoren, beraien arteko antzekotasun eta ezberdintasunak aztertuko ditugu. Hasteko, maisu/maistren papera edota eginkizunei dagokionez, metodologia guztietan irakasleak behatzaile papera egiten du; hala ere, proiektuen metodologian haurren interesak kontuan hartzen ditu eta gidatzaile moduan jarduten du txokoetan bezalaxe, tailerretan aldiz ez. Decroly-ren kasuan,ikaslearen laguntzailea izango da.
Ikasleen papera aztertuz, garbi dugu metodologia guztietan bat egiten duela ikaslearen paper aktiboak, beraz, kasu honetan, ez dago ezberdintasunik metodologien artean.
Hurrengo puntuari erreparatuz, espazioa, hain zuzen ere, ezberdintasun nabarmenena txokoetan dugu; izan ere, beste metodologietan gela osoan zehar lan egiten dute, honetan, aldiz, gela txokotan banatua dago eta txoko bakoitzean ekintza desberdin bat burutzen dute.
Denboraren inguruan hitz egiteko, esan dezakeguna da, proiektuen metodologian oso zehaztua dagoela, baina tailerretan eta txokoen metodologietan aldiz, malgutasunez jarduten da. Tailerretan gutxi gora behera 45 minutu.
Materialari buruz ezberdintasun handirik ez dira nabari, izan ere, proiektuen metodologian proiektu zehatz hori egiteko behar den materiala bakarrik erabiltzen da eta ahal den kasuan haurrek sortua edo eraikia. Decroly eta tailerrei dagokionez, irakasleak egoki kontsideratzen duen materiala eskuragarri izango dute, hau da, burutu behar duten lanerako behar duten materiala. Azkenik, txokoetan, askotariko materiala egongo da eskuragarri, eta txoko bakoitzean desberdina izango da, ekintzak desberdinak baitira. Beraz, materialaren inguruan esan dezakegu, jarduera bakoitza burutzeko behar den materiala erabiltzen dela metodologia guztietan.
Taldekatzeen inguruan, desberdintasun nabariagoak aurki ditzakegu. Izan ere, proiektuetan gela osoak jarduera berdina egiten du; tailerretan, haurrek batzuetan bakarrik jarduten dute eta beste batzuetan, aldiz, taldeka.Txokoetan, zenbaitetan libreki jarduten dute eta bakoitza nahi duen txokoan ibil daiteke, baina beste batzuetan, irakasleak txokoka taldekatzen ditu eta taldeka jarduten dute; nahiz eta, bakoitzak jarduera bakarrik burutu.
Azkenik, jardueren inguruan, jarduera guztiak aurretik zehaztuak daudela esan dezakegu. Baina, aipatzekoa da ere, txokoen metodologian, zenbait jarduera libreak direla, aurretik zehaztuta era malgu batean.

Besterik gabe, hau izan da irakurgaiak irakurri eta gero eta irakasgaian landu eta gero, metodologia desberdinei buruz eskaintzen dizuegun informazioa. Horrez gain, zuekin partekatu nahi izan dugu informazio guzti horretatik atera ditugun metodologien arteko antzekotasun eta ezberdintasunak.

Mila esker!

miércoles, 4 de mayo de 2016

GURE AURKEZPENA

  Gure irakasleak irakurketa bat esleitu zigun gure taldeari eta honako hau izan zen: ''El currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes'') 
Lehenengo irakurketa amaitu ondoren konturatu ginen ez genuela asko ulertu, testuaren zailtasun maila nahiko altua baitzen, bere eduki filosofikoarengatik. Hortaz, behin eta berriro irakurri ondoren, haren analisiari eta kontzeptu nagusiak azpimarratzeari ekin genion. Prozesu horren emaitza orain aurkezten dizuedan lana izan zen.  
1


2

3

4

Ireneri  azalpeneko lehen zatia egokitu zitzaion, eta honetan Curriculuma komunitate batetik sortzen dena dela ikasi eta azaldu zion klaseari, komunitate propiorako eraikia. Beraz, integratzailea izatea bilatzen dute, denon ezaugarriak kontuan hartuz eta inor alde batera utzi gabe. Honela, munduarekin harremana izatea bilatuz eta denon arteko elkarrizketa anitzen bidez, asko ikasi daitekeela diote idazleek. Argi geratzen da, beraz, konpetentzia edo betidanik ezagutu ditugun edukiak azaldu baino, Curriculumak ikasteko gogoa piztu eta jakinmina edota sormena bultzatu behar dituela (Haur Hezkuntzan guzti hauek dituzten garrantzia funtsezkoa da)

Elkarrizketatik ikaste asko bereganatu ditzakeegula esaten du testuak, forma ezberdinak baitaude, guztiek pentsaera eta hitz egiteko edo galdetzeko modu desberdinak aberasgarriak direlako eta azkenik galderek gure ikasteko gogoa piztu dezakelako.


5


Jarraian, Haur Hezkuntzan ikasteko eta izateko esperientzia ahalbidetzen duten lau ardatz azalduko dizkizuegu. Eiderrek lehenengoa azalduko du, gero nik bigarrena, Axierrek hirugarrena eta azkenik, Leirek laugarrena eta atera ditugun ondorioak azalduko dizkizue.

6


* IZATEAREN ZENTZUEN BILKETA (Eider hau azaltzeaz arduratu zen)

Idazleen ustez identitateak izatearekin du zerikusia. Eta, ez dago determinatua; baizik eta, esploratu eta kuestionatu behar dugun alderdi bat dela diote. Horretarako, beste pertsonez baliatzen gara eta gure burua hobeto ezagutzen dugu, hau da, beste pertsonekin harremanduz gure burua hobeto ezagutzen joaten gara.


Izatearen zentzuen bilakaerak lagundu egiten digu pazarazten eta elkarbanatzen pertsonek dugun anizkoitasuna, pertsona guztiak desberdinak baikara eta idazleen ustez desberdintasun horiek garrantzitsuak dira eta ospatu behar ditugu.

Idazleek azpimarratzen dute identitatea ez dela aurkitu behar dugun zerbait edo gure bizitzan zehar markatzen diguna, baizik eta asmatu edo berregin dezakegun zerbait. Honen bidez, gu norbaitez maitemintzen gara, eta konturatu egiten gara pertsona horrek zer ekarpen egiten du gugan eta zerk balio digun guk bizitzan zehar aurrera jarraitzeko.

7
* ELKARRIZKETA KULTURALAREN ERAIKUNTZARA ERAMATEN GAITUEN HIZKERAN OINARRITUTAKO BIZITZA

Niri tokatu zitzaidan zatia 7. irudia izan da eta bertan azaldutakoa hau da:
elkarrizketa curriculumaren ardatza da eta honek norberak bere buruarekin, gelakideekin, eskolarekin, ingurune sozial eta kulturalarekin, eta orokorrean, mundu osoarekin komunikatzeko aukera ezinhobea eta funtsezkoa da. 
Elkarrizketak (curriculumaren ardatza) ezagutzak sortzen laguntzen du. Beraz, ikasgela leku ahalbidetzailea da, komunitate bat bihurtzen da eta bertan hausnarketari, elkarrizketari eta trukaketari ekiten zaio. Halaber, gune atsegin horretan ikasleek elkarrekintzaren bidez identitate pertsonalak sortu edo birsortzeko aukera daukate, baita ezagutzak bereganatzeko ere. 


                                                                                8



*CURRICULUMA BIZIPEN ETA JAKINTZEN INTEGRAZIO GISA   



Axierri egokitu zitzaion atala ondorengo hau da, bertan, curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat azaltzen da, zeina zurruna eta aldez aurretik markatutakoa izan beharrean, unean uneko behar eta egoeretara moldatzen dena proposatzen den. Curriculuma eraikitzeko bide honetan ez dira arazoak saihestuko, baizik eta hauek ongietorriak izango dira eta hauek kontuan hartuz curriculum jasoago bat sortuko da, horregatik ziurgabetasunarekin jokatu behar dugu eta ez soilik zerbait finkoa dugunean helburu bezala hartara jo. Horregatik, dugu esaldi hau: "pentsatzea eta ezagutzea ez da egia absolutura iristea, ziurgabetasunarekin aritzea baizik".                                                                        

9


10


* ALFABETISMO ANITZAK 
* ONDORIOAK 

Leireri azkeneko bi atalak azaldu zituen eta horretarako testuan behin eta berriro harremanei eta elkarrizketei ematen zaien garrantzia azpimarratu zuen esperientziak jakintzekin eta pentsamenduak afektuekin lotzea ezinbestekoa dela azalduz.


Gure taldeak testu hau irakurrita atera dituen ondorioak azaldu zituen; hasteko, testua ulertzeko zailtasun batzuk izan ditugula azpimarratu dugu baina testua ondo hausnartuz gero, Curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat eman digula ondorioztatu dugu. Orain arte, Curriculum hitza entzutean dokumentu ofizial bat etortzen zitzaigun burura, helburuz eta edukiz betea, orain, berriz, askoz aratago doan zerbait dela uste dugu. Denon artean eta denontzat sortua den zerbait dela argi dugu, gainera, edozein unetan, edozein gauzekin ikaskuntza bat eman daitekeela ere ikasi dugu. Izan ere ezinbestekoa da argi izatea ikaskuntza dokumentu bat baino askoz gehiago dela. 


                                                                          ***

Gustatuko litzaidake amaitzea testuarekin guztiz ados nagoela esaten. Elkarrizketa gure barnean daukaguna expresatzeko aukera ezinhobea baita, nire aburuz. 

domingo, 3 de abril de 2016

Txokoetan oinarritutako metodologia



Klase honetan aurreko metodologiarekin jarraitu genuen, baina gaia ezberdina zen. Txokoen erabilpenari buruz berba egin genuen, alegia. Lehenik eta behin, fitxa bat jaso genuen eta bertan gai hori buruzko galderak zeuden idatziak eta guk uste genituen erantzunak jaso ondoren, bertan idatziak geratu ziren. 

Aurkezpena ikusi baino lehen zerbait genekien metodologi honen inguruan, esate baterako, ikasleek talde txikietan daude sailkatuak eta mahai ezberdinetan ( zenbait kasutan geletan bereizten dira ) daude kokatuak. Talde bakoitzak izen bat dauka eta eginbehar edo ariketa bat. Halaber, denbora epe bat pasa ondoren, taldeak lekuz aldatzen dira ariketa guztiak egin ahal izateko kurtso osoan zehar. 
Hala ere, galdera batzuk geneuzkan: gure jakinmina sortzen zer jakin nahi genuelako nola ebaluatzen diren lanak edo taldeak, baita nola antolatzen diren ere.

Ondoren, Begoñak aurkezpen baten bidez, eskola erreal baten metodologiari buruz hitz egin zuen eta erabilitako bideo eta irudietatik jakintza batzuk barneratu ditugu. Adibide batzuk ipintzearren, ikusi ditugu txokoak ez daudela finkatuak, ez denborari dagokionez (haur batez lekuz alda daiteke edo denbora gehiago egon, baina bakarrik ariketa berdina egiten badu ez zaio utziko) eta ez espazioari dagokionez zeren lehen aipatu dudanez, txokoak ikasgela ezberdinak daude zenbaitetan. Hala ere, kasu hori ematen bada, beste arduradunak egon behar dira haurrak zaintzen. 

Beraz, konklusio modura, nire taldekoek esan genezake metodologia anitzak daudela, baina hau aproposa iruditzen zaigula, proiektuen metodologiarekin batera ere. Ondo antolatzen bada, txokoek ematen dituzten aukerak oso aberasgarriak eta baliagarriak dira nire ustez. Ariketa oso ezberdinetan parte hartzen dutelako eta jabetuko dira hautabide asko existitzen direla. 




miércoles, 30 de marzo de 2016

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Klase honetan metodologia berri batekin hasi ginen. Lehenik eta behin, hiruko taldeetan sailkatu ginen eta fitxa bat banatu ziguten. Bertan, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari buruz geneukan aurreiritizia jakin nahi zuten irakasleek, hala ere, Axierrek, Eiderrek eta nik ez geneukan oso argi, ez horixe. Bakarrik metodologia berri bat zela esaten genuen hirurok. 
Ondoren, beste galdera zen zer faltatzen zaigu jakiteko metodo hori buruz, eta guk idatzi genuen erantzuna "zehaztapenak" izan ziren. 

Ezjakintasun honi amaiera bat emateko Begoñak aurkezpen baten bidez eskola bateko bi kasu praktiko azaldu zizkigun. Lehenengo adibidean, bost urteko ikasleek egutegi bat landu zuten. Horretarako, hilabeteen izenak idatzi zituzten hainbat hizkuntzetan, zenbakiak, jaiegunak, urtebetetzeak eta abar. Horrela, haur bakoitzak bere egutegi pertsonala sortzen zuen, bere marrazki propioekin, ezagutzak barneratzen zituzten heinean. 

Bigarren proiektuari dagokionez, haurren proiektua beraien interesen arabera izan zen, kasu honetan futbolari buruz. Gai hori aprobetxatuz, ikasleek futbolaren hiztegi aberatsa eskuratu zuten. 

Aurkezpena amaitu orduko, nire taldean hausnarketari ekin genion eta gure aburuz proiektuetan oinarritutako metodologia oso baliagarria da, haurrek jarrera aktiboagoa daukatela ikusten baitugu eta jokabide hori hobesten dugu. Aitzitik, fitxak maiz erabiltzen dira eta gure ustez ikaskuntza metodo horrek ez ditu proiektuen onurak ekartzen. 
Hortaz, esandako metodoarekin guztiz ados gaude eta etorkizunean irakasle bezala, proiektuak martxan jarriko nituzke. 

martes, 8 de marzo de 2016

Zer da curriculuma?

Gure irakasleak curriculuma definitzeko eskatu zigun, baina ariketa zaila denez hainbat pauso jarraitu genituen betebehar hori hobeto egiteko. Lehenik eta behin taula bat taldeka bete genuen:



Ondoren, gure irakasleak, Aingeruk, bi irakurgai esan zigun irakurtzeko. Lehenik eta behin, "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" Testu hori oso interesgarria iruditu zait, gauza esanguratsuak aipatzen baititu. Bertan, curriculum ezkutuaren azalpen batzuk agertzen dira. Horrek esan nahi du curriculumean agertzen ez diren kontzeptuak agerian daudela ikasleen begientzat, esate baterako, gelen antolamendua, apainketa, uniformeak... 
Horrela, irakurgaiaren egileek konklusio batera ailegatzen dira: ikasleek inkontzienteki balore batzuk onartzen dituzte. Aitzitik, kontzeptu horiek curriculumean esplizituki agertuko balira ez zen gauza bera gertatuko. 

Hasieran azaldu dudan bezala, Curriulumaren definizioa lortzea zeregin konplexua da eta konklusio berdinara ailegatzen da bigarren irakurgaiaren egilea. Testu horren izena "Curriculuma" da eta bertan: ebaluazioa, helburuak, edukiak, metodologia eta baliabide didaktikoak  barneratzen dira. 

Konklusio bat ematearren, Curriculumaren definizio pertsonalarekin amaituko dut sarrera hau: Curriculuma irakasleek eskolako geletan martxan jartzen duten dokumentu ofizial eta garrantzitsua, bertan agertzen baitira lehen aipatutako helburuak, edukiak eta ebaluazioa. 


jueves, 18 de febrero de 2016

Eskola bizipenak eta heziberri

Didaktika Orokorraren klasean gure irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun indarrean dagoen curriculum dekretua irakurtzeko esan zigun eta ondoren gure eskolako bizipenekin konparaketa bat egin behar genuen.


Lehenik eta behin, testuak euskal eskolaren xede bat elebitasuna bermatzea dela azaltzen du, hizkuntza ofizialak irakatsiz, baina euskarari lehentasuna emanez. Nire kasuan behintzat horrela zen, klase gehienak euskaraz ematen genituen. Hala ere, ez nuen arazorik izan gaztelaniarekin etxean ongi ikasten nuelako, nire ama-hizkuntza baita. Horrez gain, eskolak pertsona eleaniztunak ere hezi behar ditu (atzerriko hizkuntza bat gutxienez irakatsiz) eta nire esperientziari dagokionez horrela izan zen, oso txikia nintzenetik   ingeleseko klaseak jasotzen nituelako. 

Dekretuaren II. kapituluan curriculumaren antolamenduaren arabera hitz egiten da. Puntu horren arabera,bizipen edo esperientzia eremuetan egituratzen dira hezkuntza proposamenak  eta nire aburuz urrats hori ondo betetzen genuen nire eskolan, txangoen bitartez esate baterako. Halaber, esperientzia eremu horien bidez, hainbat konpetentzia bereganatuko dute, eta nik konpartitutako argazkiekin lotura eginez "arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra" azpimarratu nituzke. 

Blogean eskola bizipenen buruz idatzi nuenean gurasoen jarrera eskolarekiko aktiboa izan behar zela esan zuen, eskola-familia harremana hobetzeko. Hori bera agertzen da dekretuan ere, familien inplikazioa eskatuz, hezkuntza-garapen egokia bermatzeko funtsezkoa baita. Nire familiak jarrera hori izan zuen (beraien erantzukizuna baitzen) eta nik gogoratzen dudanez, nire girokoen familiek ere bai, modu horretan lankidetza atmosfera oso onuragarria sortzen zen. 

Aurkitu dudan beste puntu bat oso interesgarria iruditu zait: gertuko kultura ezagutzea Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barne dago. Oso ondo iruditzen zait eta interes handikoa. Ni Haur Hezkuntza egiten ari nintzenean xede hori primeran bete zen, Euskal Herriko kulturari buruz asko entzuten baikenuen eta ohiturak betetzen genituen. Adibide batzuk ipintzearren: Tartalo bezala mozorrotu, Lamiak, Zugarramurdiko kobazuloetara joaten ginen, kaxeritak bezala jantzi, damborrada, kirol herrikoiak... 

Amaitzen joateko, bigarren xedapen gehigarrian erlijioari buruz hitz egiten da. Bertan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan erlijio-irakaskuntzak jasoko direla esaten da. Ez dakit  adin horretan erlijio klaserik jasotzen genuen ala ez, oso txikia nintzelako, baina Lehen Hezkuntzan eta DBH-n bai, derrigorrezkoa zen. 

Konklusio moduan, esan dezaket hemen azaldutako puntuak lotura zuzena dutela nire eskola bizipenekin, erlijioaren gaia kenduta (soilik Haur Hezkuntzako etapan) 
Hortaz, ondo iruditzen zaizkit aipatutakoa, urrats onuragarriak baitira nire ustez. 

lunes, 15 de febrero de 2016

Hausnarketa

2016ko Otsailaren 12an, Didaktika Orokorraren klasea hausnarketarako izan zen, gai oso interesgarriei buruz hitz egin genuen berriro ere. 
Nire taldean Eider eta Irene zeuden eta tokatu zitzaigun gaia honakoa zen:

" La educación es el pasaporte hacia el futuro, el mañana pertenece a aquellos que se preparan para él en el día de hoy" ( Malcom X, 1925-1965) 

 Esaldi esanguratsu honekin guztiz ados gaude. Gure aburuz, gaur bere hezkuntza hobetzeko ahaleginak egiten duenak etorkizunean bere kabuz pentsatzeko aukera izango du zeren nahiz eta denok etorkizun bat izango dugun arren,iraganean hobeto preparatu direnak erabakitzeko aukerak izango dute geroxeago. Hortaz, autonomia garatuko dute eta hori oso baliagarria da. Halaber, kontzeptu hori klasean asko aipatu zen, denok usten baitugu tresna hori funtsezkoa dela. 
Badaude kasuak non jendeak ez dauka prestakuntzarik, baina hala ere etorkizunean zorte ona izan dute eta postu gorenetan egon dezakete. Hala eta guztiz ere, nik pertsonalki uste dut haiek ez dutela bere adimena garatu. 

Klaseko dinamika honetan denok iritziak konpartitu genituen pentsamendu kritikoaren bitartez. Horrez gain, denen artean loturak egiten genituen, beste taldekoek azaldutako ideiak oso interesgarriak baitziren. 

Gure esaldiaren hausnarketarekin amaitzearren oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea hezkuntza oso funtsezkoa dela pertsonek barruan dutena potentziatzea jomuga baita, nahiz eta kasu gehienetan ez da hori betetzen zeren jakinmina piztu beharrean, informazioa embudo batekin jasotzen dugu. Horren ondorioz, irakasle bezala sistema hori aldatzeko gogoa daukagu, eta klasean irakasleak aipatu zuen bezala "esperantza" edukitzea ere garrantzitsua da.

Eiderrek eta Irenek Blogean idatzi dutena azpimarratzea gustatuko litzaidake: esaldi askotan "maestro" hitza agertzen da, nesken papera alde batera utziz. Beraz, horren ondorioz "docente" hitza hobesten dugu. 

jueves, 11 de febrero de 2016

Hausnarketa



2016ko otsailaren 5a


Didatika Orokorrako klase honekin hastearren, lehenik eta behin curriculum motak ezberdinak errepasatu genituen, esate baterako, 

  • Curriculum nuloa             
  • Curriculum formala
  • Curriculum erreala
  • Curriculum ezkutua
Ondoren, irakaslearekin batera argazki batzuk ikusi genituen pantaila handian, baina geroxeago irakasleak lan bat egitea eskatu zigun eta horretarako taldean jarri ginen. Nire taldean zazpigarren irudia aztertu genuen:



Oso esanguratsua iruditu zitzaigun marrazki hau. Bertan argi dago egoera: gizonaren rola langilearena da, dirua ekartzen duena eta beraz, emakumearen kapritxo guztiak erosteko gai da. Hala ere, frustragarriena emakumearekin jokabidea izan liteke, bera ados baitago gizonaren jokamoldearekin, hau da, bere menpe egotearekin.

Nire taldekoek hitz egitean denek irudi honen kontrako iritziak genituen eta antzeko egoera baten aurrean egongo bagina ez genituzke hitz horiek onartuko, ez horixe.

Nire aburuz, gaur egun, gai honi dagokionez abantailak egon dira, baina oraindik ere rolak oso bereizituak eta barneratuak ditugu. Gizonek loreak, bonboiak, bitixiak... erosteko ahalmena dute zeren beraiek irudikatzen dute lana egiteko gai den pertsona indartsua.
 Emakumeek, aldiz, era pasiboan itxoiten                                                                            dute opariak jasoteko momentua ailegatu arte. 

Gai hau ikasgeleetan ere ematen da, ez da hain nabarmena baina lehenengo pausoak dira nire ustez. Joku sinbolikoetan batez ere, gurasoak bezala aritzen direnean, rolak imitatzen hasten dira eta ama da garbiketaren arduraduna eta aita ,aldiz, langilearena. Beraz, jada irakasle gisa aritzen direnek eta etorkizunean erreleboa hartu nahi dugunok, jokabide hori aldatzeko ahalegin guztiak egin behar ditugu.

Azkenik, amaitu nahiko nuke gauza bat esaten: ostiral horretako klasea oso baliagarria iruditu zitzaidan, baita interesgarria ere hasieran  ikusi genituen argazkiak ( horien artean publizistek egiten dituzten astakeriak) eta amaierakoak, denen iritziak entzun genituen eta.